Jean Nicot | |||||
---|---|---|---|---|---|
1559 - 1561
1559 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Nimes, 1530 | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Bizilekua | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1605eko maiatzaren 4a (74/75 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | College and University of arts of Nîmes (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | lexikografoa, filologoa, diplomazialaria, artxibozaina, medikua eta politikaria | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Mugimendua | Barrokoa |
Jean Nicot de Villemain (1530 – 1604ko maiatzaren 4a[1]) frantziar diplomazialari eta intelektuala izan zen. Frantziara tabakoa eraman zuen lehenengoa izateagatik da ezaguna. Nikotina, Nicotiana tabacum landarearen izena daraman sustantzia adiktiboa, bere abizenagatik deitzen da horrela[2].
Nicotek Pariseera 1560ean eraman zuen tabakoa eta haziak, Frantziako erregeari oparitu zion[3] eta sendabelar gisa aurkeztu zuen. Arrakasta itzela izan zen, eta Maltako Ordenako arduradunari asko gustatu zitzaion eta bere monje guztiei eman zien. Garai hartan pentsatzen zen tabakoak gaixotasunak ekiditen zituela, bereziki izurria[4].