Jeanne Bucher | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Guebwiller, 1872ko otsailaren 16a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1946ko azaroaren 1a (74 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fridolin Blumer (en) ![]() |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte-merkataria, argitaratzailea eta galerista |
Lantokia(k) | Paris |
Jeanne Bucher (Guebwiller, 1872ko otsailaren 16a - Paris, 1946ko azaroaren 1a) Frantziako argitaratzailea izan zen.
1895an, Fridolin Blumerrekin ezkondu zen, Suitzako pianista bat. Eta harekin, bi alaba izan zituen: Bata Éve izenarekin, 1898an jaiota, eta bestea Sybille, 1901ean.
1902 ea 1922 artean, Estrasburgotik Suitzara joan zen, erizain ikasketak egiteko, liburuzain izan ondoren. Eta bigarren mundu gerran, erizain bihurtu zen Lyon.
Azkenean, Parisera joan zen bizitzera 1922an.
Vieux-Colombier antzokian idazkari gisa aritu zen lehenengo, eta gero Jean Budry liburu dendan.
Bere lehen galeria-denda ireki zuen 1925ean, Pierre Chareau erakusketako eranskin batean, Georges Hugnet idazle-editorea ezagutu zuenean. Bere lehenengo zintzilikak kubismoari eta bereziki Jacques Lipchitzen eskulturei eskainitakoak dira. Zailtasun ekonomikoek bere arte galeria saltzera behartu zutenean, Marie Cuttoli rue Vignonek antolatutako erakusketetan parte hartu zuen.