Jeannie Gunn | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Melbourne, 1870eko ekainaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1961eko ekainaren 9a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Elsey Memorial Cemetery (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Melbourneko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gizarte-langilea, idazlea eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() |
Jeannie Gunn, Mrs. Aeneas Gunn izengoitiaz (Melbourne, 1870eko ekainaren 5a - ibidem, 1961eko ekainaren 9a) australiar eleberrigilea izan zen.
Jeannie Taylor Melbournen jaio zen eta ministro baptista baten bosgarren seme-alaba izan zen. 1889tik 1896ra eskola bat zuzendu zuen ahizparekin batera eta 1901ean Aeneas Gunn esploratzaile, abeltzain eta kazetariarekin ezkondu zen. 1902an Darwinera bidaiatu zuten Ipar Lurraldeko abereen ustiapen baten ardura hartzeko, baina 1903an Aeneas hil ondoren Jeannie Melbournera itzuli zen.
Han, iparraldeko esperientziaz eta ezagutu zuen jendeaz idatzi zuen. 1909an argitaratu zuen bere lanik ezagunena, We of the Never Never, eta 3000.000 ale saldu zituen.
Lehen Mundu Gerran Australiako soldaduen ongizateari ekin zion.