Jefferson Alveiro Cepeda Hernández (Playón de San Francisco, Sucumbíos, 1996ko martxoaren 3a) txirrindulari ekuadortarra da.
2019ko denboraldiko lehenbiziko erdian Caja Rural talde amateurrean aritu ostean, abuztuan profesionaletara pasatu zen Caja Rural-Seguros RGA taldean eta 2024ko bukaeran bi urteko kontratua sinatu zuen Movistar Teamekin.