Jens Kristian Meinich Bratlie (Nordre Land, 1856ko urtarrilaren 17 – Oslo, 1939ko irailaren 15a) norvegiar militar eta politikaria izan zen, Norvegiako lehen ministroa 1912tik 1913ra.
1880an graduatu zen Eskola Militarrean eta bere ibilbidean jeneral mailara iritsi zen. Gainera, zuzenbidean lizentziatu zen eta funtzionario gisa sartu zen administrazioan, non Defentsa departamentuan lan egin zuen.
Politikan Alderdi Kontserbadoreko kide izan zen. Diputatua (1910-1912 eta 1916-1918), Stortingeko presidentea (1910-1912), Defentsa eta Auditorietako ministroa (1912-1913), Alderdi Kontserbadoreko burua (1911-1919) eta lehen ministroa (1912-1913) izan zen.