Jerzy Kukuczka

Jerzy Kukuczka

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJerzy Kukuczka
JaiotzaKatowice1948ko martxoaren 24a
Herrialdea Polonia  (1952 -  1989)
 Polonia  (1989 -
Talde etnikoaPoloniarra
Lehen hizkuntzapoloniera
HeriotzaLhotse1989ko urriaren 24a (41 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: altueratik erortzearen ondoriozko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta himalaista
Enplegatzailea(k)Alstom ZWUS (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Józef Jerzy Kukuczka (Katowice, 1948ko martxoaren 24a - Lhotse mendia, 1989ko urriaren 24a) poloniar alpinista bat izan zen.

1987ko irailaren 18an 14 zortzimilakoak igotzen munduko bigarren mendizalea bilakatu zen (lehenbizikoa Reinhold Messner izan zelarik), balentria hori 8 urte baino gutxiagoan egin zuen.

Negu berean bi zortzimilako igo dituen pertsona bakarra da munduan. Guztira, lau zortzimilako igo zituen neguan, horietako hirutan Lehenengo Igoera gauzatu zuen. Tadeusz Piotrowskirekin batera, Kukuczkak ibilbide berri bat ezarri zuen K2an alpetar estiloan, inork errepikatu ez duena.

1989ko urriaren 24an Lhotse mendiko hegoaldeko aurpegian gora zihoala gutxi gorabehera 8.200 metroko garaieran zendu zen. Katmanduko merkatuan erosi berria zuen bigarren eskuko soka bat eskalatzen ari zela hautsi eta bertan amildu eta hil zen, 41 urte zituelarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne