Jessica Phyllis Lange (Cloquet, 1949ko apirilaren 20a - ) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea, emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.
1976an Dino De Laurentiis zuzendariak King Kong remakean lehen paper garrantzitsua eman zion Jessica Langeri. Estreinako eta ia-ia azken papera izan zen hori, hain gogorrak izan ziren kritikak. Hala ere, The Postman Always Rings Twice filmean kritiken partez goraipamenak baino ez zituen jaso.
1982ko haren hurrengo Frances eta Tootsie filmetan, Oscar sarietarako bi izendapen lortu zuen, lehen eta bigarren aktoreengatik hurrenez hurren. Bigarrenean irabazi zuen. Emakumezko aktore onenaren Oscar saria 1994ko Blue Sky filmarekin erdietsi zuen azkenean.