Jesusen Bataioa Itun Berriko pasarte bat da, Jordanen gertatzen dena. Mateo- Mt 3:13-17-, Markos- Mk 1:9-11- eta Lukasen- Lk 3:21-23- Ebanjelioetan agertzen da:
« | Egun haietako batean, Jesus etorri zen Galileako Nazaretetik, eta Joanek bataiatu egin zuen Jordanen. Jesusek, uretatik ateratzerakoan, zerua urratzen ikusi zuen eta Espiritua, uso-tankeran, beregana jaisten. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin» | » |
—Markos 1,9-11 |
Teologo moderno gehienen ustetan, benetako gertaera izan zen.[1][2][3]