Itun Berriaren arabera, Jesus atxilotu, Jerusalemgo Sanedrinak epaitu eta Pontzio Pilatos prokuradoreak zigorkatua eta, azkenik, gurutziltzatua izatera kondenatu zuen. Oro har, gertakari horiek "Nekaldia" izenez ezagutzen dira. Kristauak ez diren iturri batzuek, Josefo edo Tazitok kasu, Jesusen heriotza bortitzaren irudi historiko bat ere ematen dute, baina oso eskematikoa. Bestalde, Bibliaren ikerlari gehienentzat, Jesus Nazaretekoaren kondena inskripzio edo titulus bat egotea (lau ebanjelio kanonikoetan aho batez agertzen dena) bere nekaldiaren izaera historikoaren daturik sendoenetako bat da[7][8][9].
Jesusen sufrimendua eta haren heriotza kristau-teologiaren alderdi nagusiak dira, salbazioaren eta errugabetzearen doktrinak barne. Kristauek teologikoki Jesusen heriotza gurutzean sakrifizio garbitzailea den heriotza bezala ulertu dute[10]. Kristau katoliko eta ortodoxoekEukaristia ospatzen dute sakrifizio honen eguneratze edo jarraipen bezala, denbora eta espazioa alde batera utzita[11][12].