Jevgeni Berzin

Jevgeni Berzin

Bizitza
JaiotzaVyborg1970eko ekainaren 3a (54 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1970eko ekainaren 3a -  1991ko abenduaren 24a)
 Errusia  (1991ko abenduaren 25a -
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Pisua68 kilogramo
Altuera176 zentimetro
Jasotako sariak

Jevgeni Berzin[1] (errusieraz Евгений Берзин: 1970eko ekainaren 3a, Vyborg, Sobietar Batasuna) errusiar txirrindulari profesional ohi bat da. Sobietar eskolako disziplina zorrotzatik sortutako txirrindularia zen, estilo hotzeko txirrindularia, sasoiez noiz ongi edo nekatua zen atzemateko nekeza. Gaztaroan amateur gisa sari eta lasterketa ugari irabazia, bere ibilbide profesionala 1993-2001 artean burutu zuen.

1994ko Italiako Giroan ordurarte garaitezina zirudien Miguel Indurain euskal txirrindulariari nagusitu eta lehen postuan amaitzea lortu zuen, eta Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa ere irabazi zuen.

  1. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne