Joan Patmoskoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Galilea, I. mendea |
Heriotza | Efeso, I. milurtekoa ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | profeta |
Lan nabarmenak | |
Joan edo Joanes Patmoskoa (Joan Errebelatzailea, Joan Jainkotiarra edo Joan Teologoa ere deitu izan zaio), beharbada Joan Apostolua ; antzinako grezieraz: Ἰωάννης ὁ Θεολόγος; koptoeraz: ⲓⲱⲁⲛⲛⲏⲥ) litekeena da Apokalipsian Joan deitzen zaion egilea izatea, alegia, Itun Berrian hondarreko testua osatzen duen liburuan. Errebelazioaren testuak dio Joan Patmos-en zela, Greziar uharte batean, non, Bibliaren historialari gehienen arabera, erbesteratua baitzegoen, Domiziano erromatar enperadorearen kristauen kontrako jazarpenaren ondorioz (Neron k.o. 68an hil zen).
Erromatar garaitik, kristauek eta historialariek uste izan dute Errebelazioaren Liburuaren idazlea Joan Apostolua zela (Joan Ebanjelaria), ustez Joanen Ebanjelioaren egilea. Alabaina, eliztar eta ikerlari zaharren arteko gutxi batzuek, hala nola Eusebiok (339-340an hila), diote badela beste Joan bat Jesu Kristoren lagunen artean, Joan Presbiteroa, "handik tarte batera, eta apostoluen artetik kanpora kokatzen du hura, beste batzuekin batera". Zenbait kristau ikerlarik, Erdi Arotik hasita, bereizi egiten dituzte dizipulua eta Errebelazioaren idazlea, Joan Patmoskoa/Jainkotiarra.