Joan Salvat-Papasseit | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1894ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bartzelona, 1924ko abuztuaren 7a (30 urte) |
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carme Eleuterio i Ferrer (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta kazetaria |
Influentziak | Henrik Ibsen |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Joan Salvat eta Papasseit (Bartzelona, 1894ko maiatzaren 16a – 1924ko abuztuaren 7a) Bartzelonako idazle xumea izan zen, espiritu menderakaitza eta autodidakta neurri handi batean.[1] Abangoardiako poeta gisa ezaguna, katalanez eta gaztelaniaz kritika sozialeko artikuluak idazten ere jardun zuen, garaiko korronte anarkista eta sozialisten jarraitzaile. Estilo indartsu eta oldarkorra du, baikorra eta bizia, bat ez datorrena osasun-arazoek ezarri zizkioten errutina eta erreposoko bizitzarekin. Hogeita hamar urte zituela hil zen tuberkulosiaz, eta hamarkadatan oso ezaguna izan ez zen obra bat utzi zuen.
Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, Nova Cançó-ko autoreei esker zabaldu zen Salvat i Papasseiten irudia. Haren poema batzuei musika jarri zioten. Gaur egun, XX. mendeko idazle katalan giltzarrietako bat gisa onartuta dagp eta El poema de la rosa als llavisbere olerki-konpilazioa (Arrosaren poema ezpainetara) nahitaez irakurri behar izaten da Kataluniako bigarren hezkuntzak.
Koldo Izagirrek bi liburu itzuli ditu euskarara: