Joan Chandos Báez (Staten Island, New York, 1941eko urtarrilaren 9a), Joan Baez izenaz ezaguna, Ameriketako Estatu Batuetako folk abeslaria da.
Protesta-kantaren erregina deitua izan da. Bere ama literatura irakaslea zen eta aita, Albert Baez, mexikar-estatubatuarra, fisikari ezaguna.
Newporteko jaialdian parte hartu zuen 1959an. Woodstock-eko jaialdi famatuan ere kantatu zuen 1969an.
Bakearen aldeko ekintzaile nekaezina izan da. Estatu batuek Vietnamgo gerran izan zuten parte hartzearen kontra agertu zen. Era berean, Chileko diktaduraren kontra kantatu zuen.
Bob Dylanen laguna; berarekin kantatu zuen hainbat aldiz. Biak folk musikaren idoloak izan ziren 1960 eta 1970eko hamarkadetan.