Joan Perez Betolatza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Betolatza, XVI. mendea |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Santo Domingo de la Calzada, |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | bizkaiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katoliko latindarra eta idazlea |
Izengoitia(k) | Betolaza |
![]() |
Joan Perez Betolatza[1] edo, laburtuta, Betolatza (Betolatza, Araba, XVI. mendea – Ozkabarte, Errioxa, ~1600)[2] apaiza eta euskal idazlea izan zen.
Kalagorriko Pedro Manso Zuñiga kardinalak eskatuta, ezaguna dugun euskarazko lehen kristau dotrina idatzi zuen[oh 1], Bilbon: Doctrina Christiana en Romanze y Basquenze. Erdarazko dotrina baten euskarazko laburpena da. 1596an argitaratu zen, eta oso liburu garrantzitsua da literaturari eta kulturari dagokionez. Izan ere, Arabako euskararen lekuko da, bai eta mendebaleko euskaraz idatzi den testu argitaratu zaharrena ere (Lazarragaren eskuizkribua ez zen 2004 arte argitaratu).[3]
Koldo Zuazok zehaztu duenez, Arabako sartaldeko azpieuskalkian idatzi zuen Betolatzak. Erabili zituen arkaismoak alde batera utzita, gaur egun Arratia-Otxandio aldean egiten den euskararen antz handia du.[4]
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found