Joan VI.a Kantakuzeno | |||
---|---|---|---|
1347ko martxoaren 31 - 1354ko abenduaren 10a ← Joan V.a Paleologo - Joan V.a Paleologo, Mateo Kantakuzeno → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 1292 | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Mistra, 1383ko ekainaren 15a (90/91 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mistra | ||
Familia | |||
Aita | Michael Kantakouzenos | ||
Ama | Theodora Palaiologina Kantakouzene | ||
Ezkontidea(k) | Irene Asanina (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Kantakouzenos (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta historialaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Joan VI.a Kantakuzeno[1] (grezieraz: Ἰωάννης ΣΤʹ Καντακουζηνός, Iōannēs VI Kantakouzēnos; Konstantinopla, 1293 – Mistra, Peloponeso, 1383ko ekainaren 15a) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 1347-1351 urteetan.
Joan V.aren erregeordea zen, eta Ana Savoiakoak kendu zuen postu horretatik 1341ean. Turkiarren eta eslaviarren laguntzarekin 1347an Konstantinopolis hiriaz jabetu zen, eta enperadore nagusi adierazi zuen bere burua. Serbiarren, turkiarren eta genovarren erasoek, Tesalonikako zeloteen matxinadek eta barneko erlijio-borrokek guztiz ahitu zuten inperioa. Joan V.ak menderatu zuen 1354. urtean, eta Atos mendira eta Mistrara erretiratu zen orduan. Historia-oroitzapenak biltzen dituzten idazki garrantzitsuak (1320-1356 urteak) utzi zituen.