Joana Flandriakoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1341eko apirilaren 30a - 1345eko irailaren 16a ← Joana Savoiakoa - Maria Walthamgoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1295 | ||
Bizilekua | Tickhill gaztelua | ||
Heriotza | 1374ko iraila (78/79 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Luis I.a Neverskoa | ||
Ama | Joan, Retheleko kondesa | ||
Ezkontidea(k) | Joan IV.a Bretainiakoa (1329 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Monfort | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Joana Flandriakoa, edo Joana "la Flama" ('Sugarra') (c. 1295 - 1374ko iraila) Bretainiako dukesa izan zen ezkontzagatik, Joan Montfortekoarekin ezkondu ostean. Bizitza gehiena bere senarraren eskubideak eta gero Joan IV.a Bretainiakoa semearen eskubideak babesten igaro zuen, Bloiseko familiak erasotua Bretainiako Ondorengotza Gerran. Bere senarra preso hartu ondoren, berak zuzendu zuen Monfortarren aldeko gudua, eta buruzagi militar bikaina ere izan zen.
Ingalaterran babesa hartu eta gutxira, Tickhilleko gazteluan giltzapetu zuen Eduardo III.a erregeak.
XIV. mendeko Jean Froissart kronistak goratu egin zuen bere indarragatik. David Humek ere haren lidergo gaitasunagatik bere garaiko emakume nabarmenetako bat izan zela esan zuen.