Joanes bereterra | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Etiopiako enperadorea |
Joanes bereterra[1] (latinez: Presbyter Johannes) XII. eta XVII. mendeen arteko kroniketan eta elezaharretan agertzen zen balizko patriarka eta errege kristaua izan zen. Kondaira hauen arabera, bere nestoriotar erresuma musulmanen eta ekialdeko paganoen artean zegoen. Gainera, Joanes Errege Magoen ondorengo zuzena zen eta bere erresuman izaki fantastiko eta hainbat mirari zeuden.