Johann Ludwig Burckhardt | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lausana, 1784ko azaroaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Kairo, 1817ko urriaren 15a (32 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: disenteria |
Familia | |
Aita | Johann Rudolf Burckhardt |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, idazlea, arte-historialaria, arkeologoa, geologoa eta intelligence officer (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Johann Ludwig Burckhardt (Lausana, Suitza, 1784ko azaroaren 24a - Kairo, Egipto, 1817ko urriaren 15a), esploratzaile bat izan zen, islamiar erlijio eta hizkuntzaren ezagutzaile sakona, merkatari arabiartzat pasatuz, Arabia eta Nubiatik bidaiatu zuena.
Nabateoen antzinako hiriburu zen Petrako hondakinak bisitatu zituen lehen europarra izan zen, 1812an, Meka eta Medina ezagutu zituen lehen europarretako bat ere izan zelarik. Gainera, Nubian, Ramses II.a eta Nefertariren tenpluak bisitatu zituen, Abu Simbelen.
Islamiar erlijiora bihurtu zen, Ibrahim ibn Abdullah izena hartuz.