Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea (alemanez: Goethe-Universität Frankfurt am Main) Alemaniako hiri horretakounibertsitate publikoa da. Goethe Unibertsitatea 1914an sortu zen "herritarren unibertsitate" gisa; Alemaniako herritar aberatsek finantzatu zuten. 1932an izendatu zuten hiriko jaiotako ospetsuenetako baten izenarekin, Johann Wolfgang von Goethe. Gaur egun unibertsitateak 48.000 ikasle baino gehiago ditu. Mundu akademikoan prestigio handia du.[1]