Johannes Virolainen (Vyborg, 1914ko urtarrilaren 31 – Lohja, 2000ko abenduaren 11) finlandiar politikaria izan zen. Finlandiako lehen ministroa izan zen 1964tik 1966a.
Finlandiako Karelian jaio zen, geroago Errusia okupatu zuena. Nekazaritza Ligako kide izan zen (ondoren Finlandiako Zentroko Alderdia) eta diputatu 1945etik 1983ra eta 1987tik 1991ra. 1950eko hamarkadatik 1970ekora, hainbat aldiz izan zen ministro (Hezkuntza, Kanpo Arazoetako, Ekonomia, Finantza). Legebiltzarreko presidente ere izan zen 1966tik 1968ra eta 1979tik 1983ra.
1964tik 1966ra lehen ministro izan zen Erdialdeko Alderdiaren, Koalizio Nazionaleko Alderdiaren, Suediar Herriaren Alderdiaren eta Finlandiako Herriaren Alderdiaren koalizio gobernu baten buru. 1982an presidentetzarako hauteskundeetan garaitua izan zen.