John Compton | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
2006ko abenduaren 11 - 2007ko irailaren 7a ← Kenny Anthony - Stephenson King (en) ![]()
1982ko azaroaren 3a - 1996ko apirilaren 2a ← Michael Pilgrim - Vaughan Lewis (en) ![]()
1979ko otsailaren 22a - 1979ko uztailaren 2a - Allan Louisy →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Canouan (en) ![]() | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Heriotza | Castries, 2007ko irailaren 7a (82 urte) | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa | ||||||||
Familia | |||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | London School of Economics Aberystwyth University (en) ![]() | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | United Workers Party (en) ![]() |
John George Melvin Compton (Canouan, Saint Vincent eta Grenadinak, 1925eko apirilaren 29a – Castries, 2007ko irailaren 7a) santaluziar politikaria izan zen. Santa Luziako lehen ministroa izan zen 1979an, 1982tik 1996ra eta 2006tik hil zen arte.
1939an Santa Luziara joan zen. Zuzenbidea eta ekonomia ikasi zituen Aberystwytheko Unibertsitatean eta London School of Economics-en.
1954an politikan hasi zen kolonial garaian. Santa Luziako Alderdi Laboristako kide izan zen eta langileen grebetan parte hartu zuen. Lan ministroa izan zen eta 1967tik inpedendentzia egunera arte Santa Luzia premier izan zen uhartearen independentziaren alde lan egiten zuen bitartean.
1979ko otsailaren 22an herrialdeko lehendabiziko lehen ministro bihurtu zen, baina hilabete batzuk geroago hauteskundeak galdu eta oposizioko buru izatera pasa zen. 1982ko urrian hauteskundeak irabazi zituen eta 1982ko azarotik 1996an erretiratu zen arte lehen ministro izan zen berriro. Mendebaldearen aldeko politika egiten dut, antikomunista eta kontserbadorea. Karibeko eskualdean integratzearen defendatzailea izan zen.
1998an Langileen Alderdi Batura batu zen eta 2006ko hauteskundeak irabazi zituen. Berriz ere lehen ministro bihurtu zen 2006ko abenduan, eta hurrengo urteko irailean hil zen.