John Crank | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hindley (Manchester Handia) eta Lancashire, 1916ko otsailaren 6a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Ruislip (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Victoria University of Manchester (en) ![]() (1934 - 1938) |
Tesi zuzendaria | William Lawrence Bragg Douglas Hartree (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea (1939 - 1945) Courtaulds (en) ![]() Brunel Unibertsitatea (1957 - 1981) |
John Crank (Hindley, Lancashire, Ingalaterra, 1916ko otsailaren 6a - 2006ko urriaren 3a) matematikaria izan zen.
Manchesterko Unibertsitatean egin zituen ikasketak (1934-1938), eta han Lawrence Bragg eta Douglas Hartree izan zituen irakasle. Balistikan lan egin ondoren (gerratea zela eta), fisikari matematikoa izan zen Courtauldseko Fundamental Research Laboratory (Oinarrizko Ikerketarako Laborategia) delakoan, 1945-1957 bitartean, eta matematika-irakasle izan zen Brunel Unibertsitatean, 1957-1981 bitartean. Ekarpen garrantzitsuak egin zituen ekuazio partzial diferentzialen zenbakizko ebazpenean, bereziki beroaren eroapen-problemen ebazpenean. 1940ko hamarkadan, kalkulu horiek idazmahai-makina mekaniko bakunetarako erabili ziren. Hala ere, Crank ezagunagoa da beroaren ekuazioaren inguruan, Phyllis Nicolsonekin batera egindako lanari esker. Hala, L. F. Richardsonek 1910ean egindako ekarpenak hobetu zituzten; modu horretan, Crank eta Nicolsonek zenbakizko metodo egonkor bat eraiki zuten, ekuazio linealen sistema erraz bat ebaztea eskatzen duena.