John Degenkolb (Gera, Alemania, 1989ko urtarrilaren 7a) alemaniar txirrindulari profesional bat da. Gaur egun Team Argos-Shimano taldean korritzen ari da.
Profesional bezala Profesional Kontinental mailako Thüringer Energie Team taldean debutatu zuen 2008an. Oso txirrindulari osoa da, beste ezaugarri batzuen artean esprintean eta erlojupekoetan duen trebezia nabarmentzen da.
2011n, lehen mailako talde baten (HTC-Highroad eman zuen lehen denboraldian 6 garaipen lortuz nabarmendu zen. 2012rako taldea desagertu egingo zela iragarri ondoren, Degenkolbek Project 1t4i (aurretik Skil-Shimano eta gaur egun Argos-Shimano) taldearekin sinatu zuen hurrengo denboraldirako.