John Wood Campbell Jr. (1910eko ekainaren 8a, Newark, New Jersey – 1971ko uztailaren 11, Mountainside, New Jersey) estatubatuar zientzia-fikziozko eleberrigile eta argitaratzaile bat izan zen. 1937tik bere heriotzararte Analog Science Fiction and Fact zientzia-fikziozko aldizkariaren argitaratzailea izan zen.
Bere Who Goes There? (1938, Nor doa hor?) eleberria hainbat alditan arrakastaz zinemaratua izan da: 'The Thing from Another World (1951), The Thing (1982) eta The Thing (2011).
Bestalde, argitaratzaile bezala, 1938-1946 artean gerora zientzia-fikziozko eleberrigile ospetsu eta goraipatuak izango ziren Robert A. Heinlein, Theodore Sturgeon, Isaac Asimov eta Arthur C. Clarke idazleei ere beren ibilbideen hasieran lehenbiziko idazlanak argitaratzen lagundu zien.