John Gilbert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Logan, 1897ko uztailaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1936ko urtarrilaren 9a (38 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Leatrice Joy (1922 - 1925) Ina Claire (1929 - 1931) Virginia Bruce (1932 - 1934) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, zinema aktorea eta zinema gidoilaria |
Jasotako sariak | |
|
John Cecil Pringle (Logan, Utah, 1899ko uztailaren 10a - Los Angeles, 1936ko urtarrilaren 9a), John Gilbert izengoitiz ezaguna, Estatu Batuetako antzezlaria izan zen. Zinema mutuaren garaian antzezlaririk famatuenetakoa izan zen. Haren filmik gogoangarriena izan zen The big parade (1925, K. Vidor-ek zuzendua). Greta Garborekin batera lan egin zuen sarri, C. Brownen Flesh and the devil (1927, Haragia eta deabrua) eta A woman of affairs (1928) filmetan, esaterako; edo E. Gouldingen Love (1927) filmean. Arazoak izan zituen zinema ahostuna sortu zenean, egoera berrira egokitzeko. Gilberten film ahostunek ez zuten arrakastarik izan, nahiz eta lan onik ere egin zuen tartean, esaterako: Downstairs (1932, Monta Bell zuzendari) eta Fast Workers (1933, T. Browning). Gehiegizko edanak hondatuta bizi izan zen azken urteetan, eta bihotzekoak jota hil zen.