John La Farge | |
---|---|
![]() (1902) | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1835eko martxoaren 31 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Providence, 1910eko azaroaren 14a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Green-Wood hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Margaret Mason LaFarge (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Fordham Unibertsitatea Fordham Preparatory School (en) ![]() Mount St. Mary's University (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, stained-glass artist (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | New School |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Genero artistikoa | erretratua |
![]() ![]() ![]() | |
![]() |
John La Farge (New York, 1835eko martxoaren 31 – Providence, Rhode Island, 1910eko azaroaren 14a) estatubatuar artista izan zen. Margolanak, ilustrazioak, horma-pinturak, barnealdeen diseinuak, beirateak eta Asian egindako bidaiei buruzko liburuak egin zituen.
1859 eta 1870 artean liburuetarako ilustrazioak egin zituen eta 1870eko hamarkadan eliza eta eraikin publikoetarako muralak margotzen hasi zen. Sarritan bidaiatu zuen Asiara eta Hego Ozeano Barera, eta kultura horiek eragina izan zuten haren margolanetan.
Beirateak diseinatu zituen eta kolorean eta berrikuntza teknikoetan espezializatu zen. 1880. urtean kristalen gainjartzeei buruzko patente bat erregistratu zuen, Louis Comfort Tiffany aurkariarekin liskarra eragin zuena.
Diseinuko Akademia Nazionaleko, Artista Amerikarren Elkarteko, Muraletako Margolarien Elkarte Nazionaleko eta Arte eta Letren Amerikar Akademiako kide izan zen.