John Robert Schrieffer (Oak Park, Illinois, 1931ko maiatzaren 31 – Tallahassee, Florida, 2019ko uztailaren 27a) estatubatuar fisikaria izan zen. Chicago, Illinois eta Pennsylvaniako unibertsitateetako irakasle izan zen. Magnetismoari eta eroamenari buruzko ikerketak egin zituen. Eroamen handiaren lehenengo teoria mikroskopikoa (BCS teoria deitua) eman zuen Bardeen eta Cooperrekin batera, eta lan horrengatik 1972ko Fisikako Nobel saria lortu zuten.