Joker, 2019ko Todd Phillips estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako thriller psikologiko film bat da. DC Comics argitaletetxearen Batman superheroiaren komikietako Joker pertsonaian oinarritua dago. Joaquin Phoenix, Robert De Niro, Zazie Beetz, Bill Camp, Frances Conroy, Glenn Fleshler, Brett Cullen, Douglas Hodge, Josh Pais, Shea Whigham eta Brian Tyree Henry aktoreek antzeztu zuten.
2019ko Veneziako Mostran estreinatu zen eta Urrezko Lehoia irabazi zuen.[1][2] 92. Oscar Sarietan, hamaika izendapen lortu zituen, eta hauetatik bi sari eskuratu zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Joaquin Phoenix) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria.[3]