Jonatan Makabearra | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
K.a. 152 - K.a. 143 ← Alcimus (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. II. mendea | ||
Herrialdea | Seleukotar Inperioa | ||
Heriotza | Beit Shikma (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Matatias | ||
Haurrideak | |||
Leinua | Asmondar leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Apaiz nagusia, buruzagi militarra eta gobernadorea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | judaismoa |
Jonatan Makabearra edo Jonatan Apfus (hebreeraz: יוֹנָתָן אַפְּפוּס, Yōnāṯān ʾApfūs; antzinako grezieraz: Ἰωνάθαν Ἀπφοῦς, Iōnáthan Apphoûs) juduen apaiz nagusia izan zen, k.a. II. mendean Makabearren matxinadan buruzagietako bat ere.
Matatias apaizaren semea izan zen, bere familiarekin juduek seleukotar erregeen aurka egindako matxinada patriotiko eta erlijiosoaren bultzatzaile eta arima izan zena.
«Makabear» izenaren jatorriari buruzko hainbat aieru egin dira, oraindik ere etimologia eztabaidatukoa izanda.[1] Izena siriar maqqaba (euskaraz: «mailu edo mazoa») ahotsetik erator liteke, seleukotarren aurkako bere balentria militarrei erreferentzia eginez.[1]