Jonathan Ke Quan | |
---|---|
![]() (2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ho Chi Minh Hiria, 1971ko abuztuaren 20a (53 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Alhambra Woodland Hills |
Lehen hizkuntza | Vietnamera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea USC School of Cinematic Arts (en) ![]() Alhambra High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa Yue txinera Vietnamera mandarin txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, taekwondolaria eta zinema aktorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ke Huy Quan[1] edo Jonathan Ke Quan (Ho Chi Minh Hiria, Hego Vietnam, 1971ko abuztuaren 20a) vietnamdar-estatubatuar aktorea da, laurogeiko hamarkadako bi film famaturengatik ospetsu egin zena: Indiana Jones 2: zorigaiztoko tenpluan (1984) eta Goonietarrak (1985).
Ospea eman zioten bi film horien ondotik, beste film batzuetan parte hartu zuen 2002ra arte, harik eta aktore lanak egiteari utzi zion arte aukera falta zela eta. Horren ondotik, USCko Arte Zinematografikoen Eskolako zinema-titulua lortu zuen. Gero, dobleen koordinatzaile eta zuzendaritzako laguntzaile aritu zen.
Quan berriro itzuli zen aktore langintzara 2021ean, Everything Everywhere All at Once (2022) zientzia-fikziozko filmarekin, multibertsoan nabigatzen duen senar xaloaren rolean. Film hari esker, goraipamenak eta sariak jaso zituen, besteak beste, taldeko aktorerik onenarentzat Urrezko Globoa eta Oscarra.