Jonikoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsaso marjinal eta arro hidrografiko |
Sakonera | 5.267 m |
Eponimoa | Io |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°N 19°E / 38°N 19°E |
Honen parte da | Ekialdeko Mediterraneoa |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Jonikoa edo Itsaso Jonikoa[1] (italieraz: Mare Ionio; grezieraz: Ιόνιο Πέλαγος, Ionio Pelagos; albanieraz: Deti Jon) Mediterranear itsasoaren beso bat da, Itsaso Adriatikoaren hegoaldean. Honako mugak ditu: mendebaldean Italia, Calabria, Sizilia eta Salentoko penintsula barne, ekialdean bai Albania bai Uharte Jonikoak (Korfu, Leukada, Itaka eta Zefalonia besteak beste) eta hego-ekialdean Grezia. Messinako itsasartearen bidez Tirreniar itsasoarekin eta Otrantoko Kanalaren bidez Itsaso Adriatikoarekin loturak ditu.
Itsaso Jonikoa munduan sumendi gehien dituen area da.