Jordan harana | |
---|---|
Mota | haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°19′02″N 35°34′12″E / 32.317222°N 35.57°E |
Honen parte da | Jordango Rift Harana Israelgo Lurraldea |
Mendikatea | Naftali Mountains (en) |
Ur-gorputza | Jordan |
Jordan harana[1] (hebreeraz: עמק הירדן, Emek HaYarden, arabieraz: غور الاردن, Ghor Al-Urdon edo Al-Ghawr) Ekialde Hurbileko eskualde geografikoa da, Jordanen bailararen behealdea hartzen duena, Galileako itsasotik Itsaso Hileraino.[2] Jordango Rift Haranaren zati da, eta 105 kilometroko luzera dauka. Aravah, Itsaso Hilaren hegoaldean dagoen Rift Haranaren zatia (155 kilometro luze), ez dago Jordan haranaren barnean.
Jordan ibaiak Jordaniako mendebaldeko muga eskualdean ezartzen duenez, haranaren ekialdeko erribera herrialde horretan dago; mendebaldeko ibaiertza, berriz, Israelen dago, iparraldeko zatian, eta Zisjordanian (Palestina), erdialdeko eta hegoaldeko zatian. Azken eskualde hori Palestinako Lurralde Okupatuen C Eremuan sartzen da (Jeriko hiria izan ezik), Israelen kontrolpean (disputatutako lurraldetzat hartzen duena). 2019ko iraileean, Israelgo hauteskunde orokorrak errepikatu baino astebete lehenago, Netanyahu lehen ministroak, berriz hautatua izanez gero, Jordan harana Israeli eransteko asmoa zuela iragarri zuen.[3]