Jordi Pujol i Soley (Bartzelona, Katalunia, 1930eko ekainaren 9a) politikari erretiratua da. 1974tik 2003 arte CDC alderdiko (CiU federazioa osatzen duten bi alderdietako bat) buruzagi izan zen; 1980an Kataluniako Generalitateko lehendakari hautatu zuten, eta kargu horretan iraun zuen 2003 arte. 2003an erretiratu zenean, Artur Mas bihurtu zen alderdiko buruzagi. Generalitateko lehendakaritzan, Pasqual Maragall izan zuen ondorengo, Maragallek koalizio gobernua osatu baitzuen PSC, ERC eta ICVko kideekin.