Jorge Oteiza | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Orio, 1908ko urriaren 21a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donostia, 2003ko apirilaren 9a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lekarozko ikastetxea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eskultorea, margolaria, arkitektoa eta zeramikaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Donostia Buenos Aires Santiago Madril Bogota Altzuza eta Kukuarri |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | arte abstraktua |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
![]() ![]() | |
![]() |
Jorge Oteiza Enbil[1] (1908ko urriaren 21a, Endaia etxea, Orio, Gipuzkoa – 2003ko apirilaren 9a, Donostia, Gipuzkoa) euskal herritar eskultore eta arte-teorilaria izan zen. Eduardo Txillidarekin batera, XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena da, eta hare itzala mundu guztira zabaldu da, XX. mendeko bigarren erdiko abangoardia artistikoetan izan baitu eragina, baita Euskal Herritik kanpo ere, esperimentazioarekin eta arteak gizartea eraldatzeko duen ahalmenarekin erabat konprometitutako sortzaile gisa.[2]
Euskal Herriko hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan du, "euskal arima" berreskuratzea izan baitzuen helburu. Espazioari buruzko gogoetan oinarritu zuen bere lana: bolumenaren eta espazioaren arteko analisia irudi karratuen eta esferen bidez; espazioaren hustuketari buruzko ikerketa. Haren lana konstruktibismotik abiatu bazen ere, bere ondorioek minimalismoaren sortzaileetako bat bihurtzen dute; izan ere, Richard Serrak ere onartu zuen Oteizaren teorien eragina. XX. mendean arteari buruz gaztelaniaz idatzi duten saiakeragile garrantzitsuenetarikotzat jotzen da.