Jose Angel Irigarai | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1942ko urriaren 9a (82 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Aingeru Irigarai |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, saiakeragilea, medikua eta idazlea |
Kidetza | Ez Dok Amairu |
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera narrazioa |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Jose Angel Irigarai Imaz (Iruñea, 1942ko urriaren 9a) euskal idazle eta poeta da. Aingeru Irigarai mediku eta idazle euskaltzalea zenaren semea da eta Fermin Irigarai "Larreko" zenaren biloba. Erroak beraz Auritzen ditu, eta aspaldian Donostian bizi da.
Kulturgintzan betidanik murgildua, hainbat ekimen eta elkarteren sustatzaile eta partaide izan da (Ez Dok Amairu, Aranzadi, Nafarroako Ikastolak, hainbat Euskara Elkarte, Bilboko Kafe Antzokia, Oteiza Fundazioa...). Sorkuntzari dagokionez, literatura da bere eremu nagusia: saiakera, narrazioa eta bereziki poesia.[1][2]