Jose Angel Kuko Ziganda Lakuntza[1] (Larraintzar, Nafarroa Garaia, 1966ko urriaren 1a) futbolari profesional ohia da. Aurrelari langilea, gola sartzeko sen handia zeukan. Izan ere, lehen mailan Osasunan eta Athleticen aritu zenean 34 eta 90 gol (hurrenez hurren) egin zituen. Futbolari profesional izateari utzi zionetik, kirol horretan bertan entrenatzaile lanetan ibili da, Osasunan hasita.
- ↑ Abizena Lakunza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Lakuntza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia