Jose Maria Lojendio | |||
---|---|---|---|
1963 - 1966 ← Ignazio Maria Etxaide - Manuel Lekuona → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1910eko urriaren 18a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Donostia, 1978ko abenduaren 28a (68 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Paris Law Faculty (en) | ||
Hezkuntza-maila | zientzia juridikoetan doktorea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua, legelaria eta idazlea | ||
Kidetza | Euskaltzaindia |
Jose Maria Lojendio Irure (Donostia, Gipuzkoa, 1910eko urriaren 18a - 1978ko abenduaren 28a) idazlea, legegizona eta euskaltzalea izan zen. Madrilgo eta Parisko unibertsitateetan egin zituen Zuzenbideko ikasketak. Euskaltzaindiko hirugarren lehendakaria izan zen, 1963tik 1966ra.
Donostiako adingabekoen tutoretza-epaitegiaren presidentea, Espainiako Bigarren Errepublika garaian propaganda katolikoaren ekintza askotan aritu zen hizlari. «Agrupación de Escritores Vascos de San Luis» izeneko elkartearen sortzailea, euskal kultura eta euskal zuzendaritza jorratu zituen.[1]
Junior, Gure Mutillak, El Pueblo Vasco, Argia, Euskera, Egan eta Arantzazu aldizkarietan argitaratu zituen zuzenbideari eta euskal kulturari buruzko artikuluak.