Joseba Etxeberria | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Joseba Etxeberria Lizardi | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Elgoibar, 1977ko irailaren 5a (47 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria hegalekoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 72 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,78 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Gallo eta Etxebe | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Joseba Etxeberria Lizardi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1977ko irailaren 5a) euskal herritar futbolari profesional ohi eta entrenatzailea da. Aurrelari lanetan aritzen zen. Bere ibilbidearen zati nabarmenena Athleticen egin zuen; lehenago, Sansen eta Realean aritu zen. 2013az geroztik futbol entrenatzailea da, eta gaur egun Amorebieta taldea entrenatzen du.[1]
Athletic taldean hamabost urte arrakastatsu egin ondoren, hamaseigarren urtea debalde jokatu zuen taldeari dion maitasun eta eskerragatik. 2010eko maiatzaren 15ean amaitu zuen futbol profesionaleko bere ibilbidea, Deportivo talde espainiarraren aurka. Bere azken partida hartan, Athleticek 2-0 irabazi zuen. Zale zurigorriek begi onez ikusten duten jokalari maitatua da, eta taldearen historian partida gehien jokatu dituzten jokalarien artean hirugarrena. Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere jokatu du: hamaika partidatan gol bi lortu zituen.