Josef Mengele (Günzburg, 1911ko martxoaren 16an, † Bertioga, Brasil, 1979ko otsailaren 7an), Alemania Naziko gerra kriminala izan zen; sendagile lanetan aritu zen Auschwitz-eko kontzentrazio-esparruan eta gizakiekin eginiko esperimentu izugarriekin hartu zuen zoritxarreko fama. Egia esan, sendagile lana baino gehiago, ikerketa genetikoa izan zen bere helburua han.
Beppo ezizena eman zitzaion eta baita Heriotzaren aingeru ere.