Artikulu sorta honen partea: |
Mekanika klasikoa |
---|
Joseph-Louis Lagrange (Giuseppe Lodovico Lagrangia jaioa; Turin, 1736ko urtarrilaren 25a - Paris, 1813ko apirilaren 10a) italiar eta frantziar jatorriko matematiko eta astronomoa da, analisi matematikoan, mekanika klasikoan eta zerutiar mekanikan ekarpen nabarmenak egin zituena. Garrantzitsua da bere Mécanique analytique liburuan.
1755. urteaz geroztik irakasle izan zen Turinen eta 1766. urtean Berlingo Akademian Euleren ordez sartu zen; harekin batera ikerketa lan garrantzitsuak egin zituen matematikaren arlo askotan. Mekanika teorikoan oinarrizkotzat hartzen diren ikerketak ere egin zituen, besteak beste. Aldakuntzen kalkuluan, zenbakien teorian, aljebran eta probabilitateen kalkuluan egin zituen ikerketak halaber garrantzi handikoak dira. Aipagarria da 1788. urtean fisika teorikoari buruz idatzi zuen Mécanique analytique liburua.