Joseph Smith, Jr. (Sharon, Vermont, AEB, 1805eko abenduaren 23a - Carthage, Illinois, AEB, 1884ko ekainaren 27a) buruzagi erlijioso estatubatuarra izan zen. 1830. urtean New Yorkeko Palmyra hirian Azken Egunetako Santuen Mugimendua sortzeagatik da ezaguna.
Azken Eguneko Santuen Jesukristoren Eliza (mormoiak) erlijio-taldea sortu zuen. Smithen idatziak, Bibliarekin batera, izan ziren mormoien teologia-oinarriak.
1823an esan zuen Jainkoak ezkutuko adierazpenak egin zizkiola, eta urrezko taula batzuetan idatzita zeudela. Azalpen horiek Mormoien Liburuan idatzi zituen, eta hori izan da mormoien dotrina. Istiluak izan zituen bizi izan zen auzoetan, eta atxilotu ere egin zuten. 1844an bera eta anaia hil zituen jende-multzo batek Carthagen.
Joseph eta Hyrum, bere anaia, Illinoisko kartzela batean sartu zituzten traizio karguak egotzita.[1] Joseph eta Hyrum 1844ko ekainaren 27an hil ziren, bere kartzelako gelan gizon armatu batzuek tirokatu ostean.[2] Gizonak epaituak izan ziren, baina aske utzi zituzten.[3]
Mormon mugimenduan, Joseph Smith berebiziko profetatzat hartzen da [4] Biblian aipatzen direnen parekoa. [5] [6] Apaizgo Aaronikoa [7] eta Melkisedekena egikaritzeko hautatua [8] bere eginkizuna jatorrizko eliza kristaua berreskuratzea izan zen, Apostasia Handian hamabi apostoluak hil eta gutxira galdu omen zena. [9]
Smith XIX. mendeko Estatu Batuetako pertsonaiarik karismatiko eta eraginkorrenetakoa izan da.[10][11]