Joserra Senperena

Joserra Senperena

Bizitza
JaiotzaDonostia1965eko urtarrilaren 4a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta piano-jotzailea
Izengoitia(k)Joserra Senperena
Genero artistikoapop rock
Musika instrumentuapianoa

joserrasenperena.com
IMDB: nm2137808 Musicbrainz: ddd8d5d0-e787-4456-8c39-a6d6122bb141 Discogs: 710164 Edit the value on Wikidata

Joserra Senperena (Donostia, 1965eko urtarrilaren 4a) Goi mailako piano ikasketak burutu zituen Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan eta geroago jazz musika ikasi zuen Bartzelonako Taller de Músics-en zein Donostian.

Azken urteotan musika konposatzeari eskeintzen dio denbora osoa. Hamaika disko kaleratu ditu bere izenean, hasierako diskoetetako jazz eta blues estiloetatik ganbera musikaraino azkenetan. Horietako batzuetan Harkaitz Cano, Patxi Zubizarreta, Jose Luis Zumeta, Dora Salazar, Jose Ignazio Ansorena edota Rafael Berrio izan ditu bidelagun. Azken diskoa, Existentzia minorrak (2019), piano hutsez grabatu du Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoean.

Bere diskoetaz gain, soinubandak ere konposatu ditu: Caminho Longe (Josu Martinez, 2020), Apaiz kartzela (Ritxi Lizartza, 2020), Lur eta Amets (Joseba Ponce-Imanol Zinkunegi, 2020), Egunak eta lanak (Fermin Etxegoien, 2019), Jainkoak ez dit barkatzen (Josu Martinez, 2018), Nur eta Herensugearen Tenplua (Juanba Berasategi, 2017), Sipo Phantasma (Koldo Almandoz, 2016) edota La Ballena Real (Julio Medem, 2016).

25 urtez estatuko musikari profesional gisa ibili zen, eta musikaririk estimatuenetako bat izatera iritsi zen. 100 diskotik gora grabatu ditu eta ia 2.000 emanalditan parte hartu zuen Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, EBan, AEBetan eta Asian. Pop donostiarraren talde enblematikoekin aritu zen: 21 Japonesas, Duncan Dhu, La Buena Vida, Amateur baita Tolosako Bide Ertzean-ekin ere. Ekoizle gisa ere aritu da: Rafael Berrioren 1971 eta Diarios diskoak, Amaia Monteroren eta Mikel Erentxunen Lau Teilatu kantuaren bertsioa, Gure esku dago eta Free Otegi free them all eta Hatz puntetan kantu kolektiboak, Txirri, Mirri eta Txiribitonen 7 disko… Estatu mailan ondorengo musikarien lanetan edo biratan hartu du parte: Fito y Fitipaldis, Joaquin Sabina, Quique González, Coque Malla, Jarabe de Palo, Iván Ferreiro… Idazleekin ere kolaboratu du zuzeneko emanaldietan: Kirmen Uribe, Elvira Sastre, Michel Gaztambide, Arantxa Urretabizkaia, Roger Wolfe…


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne