Juan Ruiz | |||
---|---|---|---|
![]() Maitasun onaren liburua idazlanaren eskuizkribuetako bat, Espainiako Liburutegi Nazionalan gordea. ![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Ruiz | ||
Jaiotza | Alcalá de Henares, c. 1283 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | c. 1350 (66/67 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, idazlea eta apaiz katolikoa | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Izengoitia(k) | Arcipreste de Hita | ||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolikoa | ||
![]() ![]() |
Juan Ruiz (Alcalá de Henares, c. 1283 – c. 1350), ezizenez Hitako artzapeza, Gaztelako elizgizon eta poeta izan zen. Erdi Aroko gaztelaniazko poema-liburu aipagarriena idatzi zuen: Libro de buen amor (1330, «Maitasun onaren liburua»).
Juan Ruizen bizitzari buruz, berak liburu haren hitzaurrean emaniko datuak baizik ez dira ezagutzen. Toledon egin zituen eliza-ikasketak, eta apaiz izan zen Hitan, Alcalatik hurbil. Badirudi, bizi zelarik, ospe handia ekarri ziotela berak moldaturiko herri-kantuek. Libro de buen amor obran hamabi kontakizun-poema aurkeztu zituen, cuaderna via izeneko bertsoetan moldatuak gehienak, amodiozko menturei buruz. Buen amor (Jainkoaren maitasuna) eta loco amor (gizakien amodio haragikoia) direlakoen arteko aldeak nabarmentzen saiatu zen bere obran; horretarako ez zituen ezkutatu bere garaiko eguneroko bizitzako errealitatea eta mintzaira-moldeak, eta satira zorrotz baten bidez aurkeztu zituen amodiozko egoerak.
Gaztelako tradizio zaharra ongi ezagutzen zuen, eta hartatik bilduriko pertsonaiak ere sartu zituen bere obran (Fernando de Rojasen Celestinarekin segida izango zuen Trotaconventos izeneko emakume maitale-hornitzaile zaharra, adibidez). Iturri ugari erabili zituen Juan Ruizek, Biblia eta idatzi santuak, arabiarren tradizioa eta Erdi Aroko zaldun-literatura, baina Gaztelako herri-literaturatik jasotakoa nabarmendu zen etengabe haren obran.