Juan Zumarraga | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1546ko otsailaren 12a - 1548ko ekainaren 3a (egutegi gregorianoa) ← baliorik ez - Alonso de Montúfar → Elizbarrutia: Mexikoko Artxidiozesia
1530eko abuztuaren 20a - 1546ko otsailaren 12a ← baliorik ez - baliorik ez → Elizbarrutia: Diocese of México (en) ![]() | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Durango, 1468 | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Talde etnikoa | espainiarra | ||||
Heriotza | Mexiko Hiria, 1548ko ekainaren 3a (79/80 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Mexiko Hiria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katoliko latindarra, misiolaria, inkisidorea eta apezpiku katolikoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena | ||||
![]() ![]() |
Frai Juan Zumarraga,[1] O.F.M. (Durango, 1468 – Mexiko Hiria, 1548ko ekainaren 3a) fraide bizkaitarra izan zen, frantziskotar ordenatua.
Euskal Herrian, sorgin-ehizen prozesuetan parte hartu ostean, Mexikoko lehenengo apezpiku bilakatu zen 1528an, Espainiar Inperioaren hastapenetan, Karlos V.a enperadorearen garaian. Karlos V.ak izendatu zuen Zumarraga Espainia Berriko II. Apezpiku 1528an (Julián Garcés-en ostera), baina, horretarako, Espainiara joan behar izan zuen Mexikotik zeremonia ofizialera, eta hori 1533ko apirilaren 27an izan zen, Valladolideko San Frantzisko komentuan.
1536tik 1543ra Inkisizioaren kargudun jardun zuen eta, indigenen aurkako abusuengatik hainbat salaketaren berri izan zuelarik, haien babesle aritu zen. Bestalde, Real y Pontificia Universidad de México delakoaren sortzaile nagusia izan zen, gaur egungo Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa dena. 1533ko apirilaren 27an kontsakratua izan zen eta, hamalau urteren ostean, 1547an, artzapezpiku.
Azkenik, Gure Ama Guadalupekoaren agerpenekin lotu izan dute, Hego Euskal Herrian sorgin-ehizan jardun zuen garaian.