Juan Ajuriagerra Otxandiano | |||||
---|---|---|---|---|---|
1977ko uztailaren 7a - 1978ko abuztuaren 25a - Jesús María Elorriaga Zarandona → Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1951 - 1957 ← Doroteo Ziaurritz - Jose Agerre → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bilbo, 1903ko abuztuaren 6a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Aiegi, 1978ko abuztuaren 25a (75 urte) | ||||
Familia | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta industria-ingeniaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Juan Ajuriagerra Otxandiano (Bilbo, 1903ko abuztuaren 6a - Aiegi, Nafarroa, 1978ko abuztuaren 25a) EAJko burukidea izan zen.[1][2]
Industria ingeniaria ogibidez, Espainiako Gerra Zibilean, Bizkaian EAJko burua izan zen. Santoñako hitzarmena armada italiarrekin adostu eta sinatu zuen 1937an. Urte berean, heriotza-zigorra ezarri zioten, baina 6 urteko espetxealdiaz aldatu zioten. Frankismoren garaian, ez zen atzerrira joan. 1977an Bizkaiko EAJko diputatu hautatu zen.