Juan Errandonea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bera, 1917ko ekainaren 12a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1967ko martxoaren 12a (49 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania latina frantsesa ingelesa alemana italiera errusiera turkiera greziera hebreera arabiera Sumeriera Hititera Akadera aramera |
Jarduerak | |
Jarduerak | assyriologist (en) eta unibertsitateko irakaslea |
Juan Errandonea Altzaguren (Bera, Nafarroa Garaia, 1917ko ekainaren 12a - Madril, Espainia, 1967ko martxoaren 12a) apaiza eta ikerlaria izan zen. Erroman egin zituen Bibliari buruzko ikasketak. Hamazazpi hizkuntza bide zekizkien (euskara, gaztelania, latina, frantsesa, ingelesa, alemana, italiera, errusiera, turkiera, greziera, hebreera, arabiera, sumeriera, hititera, akadikoa, aramera (kaldeoa eta babiloniera) eta sumeriera irakatsi zuen Madrilgo Unibertsitatean. Erromako Biblia Institutuan hamaika urtez aritu zen ikasle. Mesopotamiar kulturan zegoen eminentzia nagusietako bat izan zeIn.
Beran familiak duen Zigardiberea baserrian gordeta dauzkate karaktere hieroglifikoz beteriko orrialdeak, Antzinako Egiptoko gramatika handi bat, idazkun kuneiformeak, testu hitita, akadiar eta babiloniarrak.[1]