Judith Butler (Cleveland, 1956kootsailaren 24a) estatubatuar filosofo postestrukturalista da, bereziki generoari, etikari eta politikari buruzko ikerketak eta hausnarketak egin dituena. Batez ere, Gender Trouble: Feminism and the Subversion of Identity (1990) eta Bodies That Matter: On the Discursive Limits of Sex (1993) liburuek egin dute ezagun; generoaren bitasuna zalantzan jarri, eta generoaren teoria performatiboa proposatzen du.
1993 urteaz geroztik, Judith Butlerrek irakaskuntzan dihardu Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley); Maxine Elliot katedraduna da Literatura Konparatua Sailean eta Teoria Kritikoaren Programan. Horrez gain, Hannah Arendt katedraduna eta filosofia-irakaslea da Suitzako European Graduate School (EGS) unibertsitatean.