Judoa Udako Olinpiar Jokoetan | |
---|---|
Mota | kirol lehiaketa errepikakor |
Honen parte da | Udako Olinpiar Jokoak |
Antolatzailea | Nazioarteko Olinpiar Batzordea |
Kirola | judo |
Webgune | olympic.org… |
Olinpiar Jokoetan judoa Tokion 1964an egindako edizioaz geroztik egiten da, nahiz 1965eko saioan (Mexiko 1968) ez zen programa ofizialean egon. 1988ko olinpiar jokoetara arte, Seulen, gizonezkoek bakarrik parte hartzen zuten; Bartzelonan 1992an egindako jokoetatik aurrera, emakumezkoen kategorietan ere egiten da lehiaketa. Hamalau ataletan egiten dira lehiaketak: emakumezkoen zazpi (-48 kg, -52 kg, -57 kg, -63 kg, -70 kg, -78 kg eta +78 kg) kategoria eta gizonezkoen zazpi (-60 kg, -66 kg, -73 kg, -81 kg, -90 kg, -100 kg eta +100 kg).[1]
Munduko Txapelketaren atzetik, nazioarteko judo lehiaketa nagusia da olinpiar jokoetan egiten dena. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) antolatzen du, Nazioarteko Judo Federazioarekin (IJF) batera.