Juju

1873ko marrazki honetan «juju etxe» bat ikusten da, Beningo golkoan. Burezurrak eta hezurrak fetixe gisa erabiltzen dira.

Juju Mendebaldeko Afrikaren erlijio tradizionalaren magiako praktikak izendatzeko erabiltzen den hitza da, batez ere Nigerian eta Kamerunen.[1] Halaber, juju magia egiteko edo sorginkerietan erabiltzen diren objektuak dira.[2]

  1. Imperial Africa: the rise, progress and future of the British possessions in Africa, Volume 1 — Google Books.
  2. http://dic.academic.ru/dic.nsf/enwiki/4155771

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne