Julen Lekuona Berasategi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1938ko uztailaren 18a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donostia, 2003ko uztailaren 19a (65 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikaria eta idazlea |
Kidetza | Ez Dok Amairu |
![]() ![]() ![]() |
Julen Lekuona Berasategi (Oiartzun, Gipuzkoa, 1938ko uztailaren 18a - Donostia, Gipuzkoa, 2003ko uztailaren 19a) euskal idazle eta abeslaria, eta musikagilea izan zen. Apaiza zelarik Ez Dok Amairuko partaidea izan zen, garai hartan munduko leku askotan zeuden apaiz langile, ezkertiar eta protestazale horietakoa baitzen. Gitarra eskuetan harturik kantu zirraragarriak konposatu zituen: Ez, ez dut nahi, Ilargira nora edota Itsasoan urak handi dire, esate baterako.
Idazlea ere bazen, eta itzulpena eta antzerkia landu zituen. Besteak beste, Tennessee Williamsen Kristalezko Zooa liburua itzuli zuen. Ez Dok Amairu desegin zenean, Lekuona ere kantagintzatik urrundu zen. Bertso zaharrak bilduman hartu zuen parte, Xabier Leterekin eta Antton Valverderekin batera. Hil ondoren omenaldi disko bat egin zioten hainbat kantarik eta taldek.